Koldo Anasagasti
Koldo Anasagasti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cumaná, 1954 (69/70 urte) |
Herrialdea | Venezuela Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria |
Koldo Anasagasti Olabeaga (Cumaná, Venezuela, 1954) erbestean jaiotako ekonomialari eta idazlea, administrazioaren eta enpresa batzuen goi kargua izan da. Iñaki Anasagastiren anaia da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1954an jaio zen, gurasoen erbestealdian, Cumaná-n (Venezuela). Bilbotarra 7 urte zituenetik eta algortarra azken 41 urteetan, Deustuko Merkataritza Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua lortu zuen. Metalurgia- eta kazetaritza-sektoreko enpresen administrazioan lehen lanak egin ondoren, ikus-entzunezkoen mundura bideratu zen, eta Euskal Telebista eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendari izan zen. Enpresaburu autonomo gisa, 3 Koma 93 S.A. lantegia sortu zuen, telebista-saioak eta telefilmak ekoizteko. [1] 2019tik, erretreta hartu ondoren, autoedizioaren bidez, lau eleberri plazaratu ditu.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orain arte lau eleberri plazaratu ditu:[2]
- 2019: El último fotograma, John Anduezarekin batera.
- 2020: ¡Maldito caballo!, Círculo Rojo.
- 2021: Y llegaron galernas, Círculo Rojo.
- 2022: Clandestina. Un irrintzi desde Venezuela, Círculo Rojo, ISBN: 9788411373173.
Baita komiki bat ere plazaratu zuen:
- 1982: Sabino
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Elkarrizketa Deian, 2022/02/08.